EBALUAZIO DIAGNOSTIKOKO JARRAIBIDEAK
3. GALDEREN AURKEZPENA
Pantaila bakoitza, oro har, bi zatitan banatzen da: ezkerrean egoera bat agertzen da (testuak, audioak, grafikoak, etab.), eta eskuinean, galdera bat edo batzuk.
Pantaila baten galderak erantzun ondoren, “HURRENGOA” botoia sakatu beharko duzu, eta horrela jarraitu, proba bukatu arte. Atzera egin nahi baduzu, “ITZULI” botoia sakatu.
4. KONTUAN IZAN BEHAR DITUZUN ZENBAIT ALDERDI
• Oso garrantzitsua da galdera bakoitza osorik eta arretaz irakurtzea. Ondo pentsatu erantzuna eman baino lehen.
• Saia zaitez galdera guztiei erantzuten.
• Galdera baten erantzuna ez badakizu, galdera hori utzi erantzun gabe eta joan hurrengora. Bukatutakoan, astirik baldin badaukazu, erantzun gabe utzi dituzun galderetara itzul zaitezke.
• Matematika proban kalkulagailua erabil dezakezu. Gainera, paper-orri bat izango duzu zure eragiketak egin ahal izateko.
Orain, itxaron. Irakasleak esango dizu proba noiz hasi.