EBALUAZIO DIAGNOSTIKOKO JARRAIBIDEAK
1. PROBEI BURUZKO INFORMAZIOA
Gaur, zure taldeko ikasle guztiok hiru proba egingo dituzue. Horietatik bi Euskara, Gaztelania edota Matematika izango dira, eta azkena galdera-sorta bat izango da. Proba multzoari EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA deitzen zaio. Ebaluazio hau Euskadiko irakaskuntza hobetzeko eta zuei ikasten laguntzeko oso baliagarria izango da.
Proba osoa ordenagailuan egingo duzu.
2. PROBETAN AURKITUKO DITUZUN GALDERA MOTAK
Probetan zenbait galdera mota aurkituko dituzu. Hauek izango dira ohikoenak:
LEHENENGO GALDERA MOTA:
Lau erantzun aurkezten dira, eta zure ustez zuzena den bakarra aukeratu beharko duzu. Ikusi adibide hau:
Adibidea:
Asteak zenbat egun dauzka?
Okertu zarela pentsatzen baduzu, zure ustez egokia den beste erantzuna markatu. Erantzuna ezabatu nahi baduzu, sakatu Ezabatu botoia.
Galdera mota honek beste formatu batzuk ditu, adibidez, ilara bakoitzean erantzun-aukera bat baino gehiago egon daitezke hautagai, baina erantzun bakar bat aukeratu beharko duzu.
Adibidea:
Esaldi bakoitza “egia” ala “faltsua” den erantzun.
BIGARREN GALDERA MOTA:
Galdera mota honetan, erantzun bat baino gehiago marka ditzakezu.
Adibidea:
Markatu aste barruko egunak.
HIRUGARREN GALDERA MOTA:
Galdera batzuk irekiak izango dira. Bertan agertuko den tarte zurian idatzi beharko duzu erantzuna.
Adibidea:
Adierazi kantitate hauek beste unitate batetan:
| 325 cm | |||
| 900 mm |
LAUGARREN GALDERA MOTA:
Galdera mota honetan elementu zabalgarriak agertuko dira. Zabalduko diren aukeren artean erantzun zuzena hautatu beharko duzu.
Adibidea:
Hutsuneak bete:
Koldo irakaslea.
Ni ikaslea.
Jon eta ni lagunak.
Zu pertsona interesgarria.